Segur aski pentsatuko duzue begi bat falta zutelako edo ikusmen-arazoren bat zutelako erabiltzen zutela begi-adabakia piratek.
Bada, ez. Begi-adabakia erabiltzearen arrazoia ikusmena hobetzea zen: barkuko sartu-irtenetan, bereziki.
Azalpena
Gure begiak berehala egokitzen dira ilunpetik argitasunera. Baina alderantzizko prozesua, argitasunetik ilunpera egokitzekoa, askoz motelagoa da: begiak 25 minutu ere behar izan ditzake fotorrezeptoreak sortzeko. Eta piratak, barkuan, etengabe batetik bestera ibiltzen zirenez ―orain sotoko ilunpetik kanpoko argira, orain argitik ilunpera―, begietako bat beti iluntasunera egokituta edukitzeko erabiltzen zuten adabakia. Hala,barku barrura sartu beharra zeukatenean, oso toki iluna izaki hura, piratek begi batetik bestera aldatzen zuten adabakia, hobeto ikustearren.