Zer da izpi berdea?

Naturako ikuskizunik ederrenetako bat, baina baita ikusten zailenetako bat ere, “izpi berdea” esaten diotena da. Eguzkia sartu berritan edo irten aurretik eguzki-argiak atmosfera zeharkatzean gertatzen den fenomeno optiko bat da izpi berdea, segundo bat edo bi besterik irauten ez duena. Izpi berdea ikusteko modurik errazena itsaso aurrean hodeiertzera begira egotea da. Fenomenoa oso ezaguna da, bestalde, Julio Verne idazle sonatuaren eleberri baten titulua delako. Vernek “izpi berdea” deitu zion fenomenoari, baina, egia esan, izpi bat baino gehiago puntu bat, eta berdea ez ezik urdina, horia… ere izan daiteke.