Zergatik lokartzen zaizkigu gorputz-adarrak?

Zergatik lokartzen zaizkigu gorputz-adarrak?

Batzuetan, inurridura sentitzen dugu basoetan eta zangoetan. Besoa edo zangoa “lokartu” egin zaigula esten dugu orduan. Postura txarrean egoteagatik besoko edo zangoko odol-hodiak denbora luzean zanpatuta egon izana izaten da maiz horren arrazoia: odol-zirkulazioa oztopatu izana, alegia. Hala, inurridura eta ziztada sentsazioa sentitzen dugu halakoetan, odola berriro behar bezala zirkulatzen hastean amaitzen dena.