Eguneko lehen argiekin batera, oilarrak, begiak ireki, eta oihu egiteko izugarrizko gogoa sentitzen du. Senak bultzatuta kantatzen du: senak esaten dio oiloak esnatu behar dituela, arrautzak erruten has daitezen! Gainera, begiak itxita kantatzen du beti, bere kantua hobeto entzuteko. Ezta benetako opera kantariak izango balira ere!