Zergatik gertatzen dira eguzki-eklipseak?

Zergatik gertatzen dira eguzki-eklipseak?

Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean kokatzen denean, Ilargia itzalpean gelditzen da, eta gure bistatik desagertzen, osorik edo partzialki. Ilargi eklipsea esaten diogu halakoari.

Zeruan ikusita, Eguzkiak eta Ilargiak tamainaz berdinak dirudite. Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean kokatzen denean, haren itzala Lurreko zati batean proiektatzen da. Itzal horrek bi parte ditu: itzala bera eta ilunantza.

Itzalpean dagoen zatian, eklipse osoa dugula esaten da; ilunantzean dagoen zatian, berriz, Eguzkia ez da erabat estalita geratzen, eta eklipse mota horri eklipse partziala esaten zaio horregatik.