Zulo hori zilborra da, umea amarekin lotzen duen zilbor-hestea ebakitzean sortzen dena. Zilbor-hestea hodi bigun eta malgu bat da, amarengandik umekiarengana elikagaiak (bitaminak eta mineralak) garraiatzen dituena.
Umeak, mundura jaiotzean, ez du gehiago zilbor-hestearen beharrik. Medikuak, zilbor-hestea moztean, heste zati txiki bat baino ez du utziko agerian, “zilbor-muinoia” deritzona. Handik aste gutxira, heste-muturra erortzean, umeak zilborra izango du, bere-berea esklusiboki.
Zilborra kanporantz irtena edo barrurantz sartua egon daiteke. Nola daukazu zuk?