Zergatik dira biribilak gurpilak?

Zergatik dira biribilak gurpilak?

Gurpila makina sinple bat da, biribila, ardatz baten inguruan bira daitekeena. Bere forma biribila dela eta, objektu astun baten azpian jartzean, objektu hori aise eta azkar mugi daiteke. Gurpila karratua balitz, ezinezkoa litzateke hori. Bizitza oso bestelakoa litzateke gurpilik gabe; gaur ditugun garraiobideak ere ez lirateke existituko hura gabe!