Zergatik ateratzen zaizkigu zimurrak?

Zergatik ateratzen zaizkigu zimurrak?

Hogei urte ingurura arte, hazi eta hazi egiten gara (zelula berriak sortzen zaizkigu etengabe, lehendik dauzkagunetara gehitzen direnak). Adin horretatik aurrera, berriz, sortzen diren zelulak hiltzen direnak ordezkatzeko izaten dira; jada ez dago hazkunderik. Hirurogei urtetik aurrera, azkenik, zahartzen hasten gara: zelularik ez da gehiago sortzen, azala zimurtzen hasten zaigu, eta ilea urdintzen.