Hodeiak ura baino ez dira, gas egoeran dagoen ura. Uki daitezke, bai, baina haien hezetasuna baino ez duzu sumatuko, ezer sumatzekotan. Laino dagoen toki batean egotea, hodei baten barruan egotea bezala da. Dena dela, laino artean bagaude, hodeia ukitzen ari garela esatea baino zuzenago litzateke esatea hodeia gure inguru osoan dagoela; izan ere, eskuetan bakarrik ez, gorputz osoan sentituko dugu haren presentzia.