Zergatik ziztatzen du kaktusak?

Basamortuan hazten diren landareak ia urik gabe bizitzeko gai dira, hartara moldatu baitira. Kaktusen kasuan, arantzak orriak dira, eta orriok hain dira finak eta puntazorrotzak, landareak barruan duen ura lurruntzea eragozten baitute.