Zergatik seinalatzen du iparraldea iparrorratzak?

Zergatik seinalatzen du iparraldea iparrorratzak?

Lurraren barnea iman erraldoi bat da, ipar bat eta hego bat dituena. Iparrorratza burdin atal imandu bat da funtsean, beti Lurraren ipar magnetikoa ―hau da, Lurraren iparraldea― seinalatzen duena. Magnetismoa imanek eta beste objektu batzuek ―burdinak, adibidez― beste iman batzuk erakartzeko duten ahalmena da. Eta Lurraren barnealdean burdin asko dagoenez, Lurrak iman handi batek bezala funtzionatzen du!