Zergatik izaten dute hain usan txarra oinek?

Oinetan, izerdi-guruin asko dago. Izerdia jariatzen duten organoak dira izerdi-guruinak. Izerdiak ez du usainik, baina oinen azalean bizi diren mikrobioekin nahasten denean, mikrobioak ugaldu egiten dira eta, ugaltzearekin batera, usain txarreko gasak askatzen dituzte. Hemen gazta usaina dago!