Zergatik ikusten da Ilargia egun osoan zehar?

Zergatik ikusten da Ilargia egun osoan zehar?

Ilargia guztiok ezagutzen dugu, erraza da antzematen, baina badira hari lotutako hainbat fenomeno bitxi ezagutzen ez ditugunak. Besteak beste, zergatik ikusten da egunez zeruan?, edota zergatik aldatzen da haren distira hilabetez hilabete?

Ilargia zer fasetan dagoen, egunez ikus daiteke ala ez. Ilbehera badago, gauerdian ateratzen da, eta goizez eta eguerdian ere ikus daiteke. Ilargi berria, aldiz, ikusezina da gauez, baina ez egunez, Eguzkitik hurbil dagoelako eta bere alde ilunena Lurrera begira dagoelako.

Urtarrilean eta abuztuan ere, neguan eta udan, desberdin antzematen da. Sateliteak ez du beti ibilbide bera egiten zeruan, irteteko eta sartzeko puntuak ez dira beti berdinak izaten, eta horrek eragina du, Ilargiaren faseekin batera. Izan ere, Ilargiak Eguzkiaren antzeko bidea egiten du. Ilargi betea dagoenean, izarrak sei hilabete lehenago egin zuen bidea egiten du sateliteak. Neguan, esaterako, Eguzkiak sei hilabete lehenago egin zuen ibilbidea egiten du. “Eguzkia oso altu dago udan; gehiago irauten du, eta zerumugaren lerroaren gainetik dago”, esaten dugu. Hortaz, Ilargia distiratsuago eta altuago dago, eta luzaroan egoten da ikusgai.

Ilgora badago, Eguzkiak hurrengo urtaroan izango duen tokia hartzen du. Udaberria bada, Eguzkiak udan izango duen tokian egongo da. Eta aurreko adibidean bezala, Ilargia distiratsu eta altu egongo da, eta denbora gehiagoz iraungo du zeruan. Azkenik, ilbeheran aurreko urtaroko posizioa hartzen du. Udaberrian, esaterako, Eguzkiak neguan duen posizioa izango du, hau da, baxu egongo da, ibilbide txikia egingo du zeruan.

Ilargia irteteko eta sartzeko puntuak ere aldatzen dira, eta Eguzkiaren posizioari jarraitzen diote, urtaroaren eta Ilargiaren fasearen arabera. Ekinokzioak ekialdetik atera eta mendebaldetik sartzen dira. Solstizioetan, aldiz, irteera puntua iparralderantz edo hegoalderantz mugitzen da.