Zergatik ez dute ziztatzen eltxo batzuek?

Eltxoek odoletik hartzen dituzte beren arrautzak osatzen laguntzeko behar dituzten proteinak eta bestelako elikagaiak. Zizta egiten duena eltxo emea da. Gure izerdiak erakarrita hurbiltzen dira guregana: izan ere, gure gorputzak izerdiaren bidez kanporatzen dituen konposatu kimikoak ―azido laktikoa, amoniakoa eta beste― oso gutizia goxoak dira haientzat.

Eltxoek oso gogokoak dituzte, baita ere, kolore ilunak (beltza, gorria) eta lore edo zitriko usaineko lurrinak. Beraz, ziztatua izan nahi ez baduzu, kolore eta usain horiek ez erabiltzea duzu onena.