Haurrei esneko hortzak sortzen zaizkie aurrena, baina ordurako prest izaten dituzte hortz iraunkorrak ere, oietan sartuta. Bost urtetik aurrera, hor hasten dira hortz iraunkorrak esneko hortzak kanpora bota nahian pixkana-pixkana bultzaka, oietatik askatu eta erorarazi arte! Hori duzu eroritako hortza hartu eta, burko azpian, Perez sagutxoarentzat uzteko ordua! Guztira, 20 esneko hortz dauzkagu, eta den-denak erortzen zaizkigu. Haginak izaten dira horretan azkenak, 10-12 urte inguru ditugunean erotzen baitzaizkigu.