Zure katuak urruma egiten duenean, bere gorputza zurearen kontra igurtziz batera, zeure buruaz harrotzen zara, hain zara eta maitagarria! Baina albiste txar bat daukagu zuretzat: zoriontasuna ez da katuei urruma eginarazten dien gauza bakarra.
Jakina, urrumak entzungo dituzu zure maskota lasai eta adeitsu dagoenean, baina katuek hots hori bera ateratzen dute goseak, urduri edo minez daudelarik ere. Hala, katuek, urruma, arrazoi bakar batengatik egiten dutela pentsatzea, jendeak, barre, arrazoi bakar batengatik egin dezakeela uste izatea bezala da.
Urruma da katuek egiten dute hots arruntena, miauak eta beste oihu batzuk bezala beren artean komunikatzeko baliatzen dutena. Katuek urruma egiten dutenean, lasai eta erlaxatuta daudela pentsatu ohi dugu, baina, egia esan, mina edo gosea adierazteko ere baliatzen dituzte katuek urruma horiek, baita amarekin lotura sortzeko ere, jaioberriak direnean.
Katuen urrumak gure malkoen antzeko zerbait lirateke: triste gaudenean ez ezik pozik edo minez gaudenean ere isurtzen ditugu malkoak guk. Hala, katua urrumaka hasten zaigunean, bera gure ondoan eroso eta kontent dagoelako izan daiteke, baina baita bere kasa egon nahi duelako edo guri beste zerbait adierazi nahian dabilelako ere. Beraz, urrumak entzutean, kasu eman beste sintoma batzuei ere, oihu hori ez baita beti atsegin seinale izaten.