Zergatik egiten dute hegan hegaztiek?

Zergatik egiten dute hegan hegaztiek?

Beren hegoei, haiei indarrez eragiteko dituzten bular-gihar sendoei eta gorputzeko hezurduraren arintasunari esker egin dezakete hegan hegaztiek. Hegoak gora eta behera astintzean, hutsune bat eratzen dute, eta aireak, hutsune hori betetzean, gorantz bultzatu ditu hegaztiak. Gero, behin airean daudela, hegaztiek aire-korronteak baliatzen dituzte, indarrak aurrezte aldera.