Aharrausia nahigabeko ekintza bat da: ahoa asko irekiz arnasa sakon eta mantso hartzea eta segidan ―zarata eginez normalean― botatzea. Logurak, asperdurak, goseak edo nekeak eragina izaten da gehienetan.
Aharrausi egitea eta aldi berean nagiak ateratzea, ai zer plazera! Baina nagusiek diote heziketa txarrekoa dela hori. Gustatzen zaizkigun gauzak debekatuta egon ohi dira. Zergatik ote? 😉