Zergatik ditu eraztunak Saturnok?

Saturnoren inguruan biraka dabiltzan eraztunak milaka miloi izotz puskez osatuta daude.

Adituek oraindik ez dakite ziur nola eratu ziren eraztunok, baina teoria zabalduenaren arabera, antzinako ilargi baten edo batzuen hondakinak izan litezke, ilargiok elkar jo eta txiki-txiki eginda gelditu ondoren orain planetaren inguruan biraka dabiltzanak. Beste aukera bat da kometa batek ilargi baten aurka talka egin ondoko hondakinak izatea.