Azukreak badu berezitasun bat, disolbagarritasuna (bai hitz arrora, aizu!), likidoetan (uretan, esnetan) disolbatzen uzten diona. Likidoa beroa badago, azukrea berehala desagertuko da; baina hotza badago, gehiago kostako zaio disolbatzea. Eta azukre asko botatzen baduzu, zati bat ez da disolbatuko, ontziaren hondoan geratuko da.