Sabelaldi berean jaio diren haurrak bikiak direla esaten da. Batzuk berdin-berdinak eta sexu berekoak izaten dira, obulu beretik sortuak direlako. Beste batzuek, berriz, obulu desberdinetatik sortutakoek, ez dute hainbesteko antzik elkarrekin, eta sexuz ere ez dute zertan berdinak izan.