Elurra izotz gardenezko kristaltxoz osatuta dago. Gardenak izan arren, pilatuz gero kristaltxo horiek zuri ikusten dira.
Zergatik? Bada, izotz gardenezko zatitxo txiki-txikietan sartzean eguzki izpiak ez direlako igarotzen haietan zehar, haien barnean islatu baizik.
Giza begiak zuri ikusten ditu gainazaleko eguzki izpiak.
Hortaz, elurra zatikatuta dagoelako ikusten dugu zuri.