Zergatik da gorria odola? Ba al da odol urdinik?

Zergatik da gorria odola? Ba al da odol urdinik?

Odola kolore gorrikoa da globulu gorri asko dituelako (25 bilioi): oxigenoa garraiatzeaz arduratzen diren odol-zelulak dira globulu gorriak, eta bere izenak dioen bezala, kolore gorrikoak dira. Globulu gorriez gainera, odolak globulu zuriak eta plaketak ere baitu, baina horiek askoz gutxiago dira kopuruz.

Odola gorria da beti, baina zainak kolore urdinekoak ageri zaizkigu azalean zehar, argiak eragindako efektu baten ondorioz. Odol urdinik ez dago! Tira, akaso bai, baina beste planeta batean izango da!