Galdetu diozu inoiz zure buruari zergatik den beharrezkoa ura xaboiak burbuilak bota ditzan? Bada, erantzuna nahikoa erraza da. Hauxe gertatzen da: ur molekulak elastikoagoak bihurtzen dira xaboiarekin nahasita daudenean; horrek esan nahi du molekulak elkarrekin lotuta mantentzen dituen indarra edo tentsioa gutxitu egiten dela halakoetan, eta uraren gainazala barruan airea bildu ahal izateko behar adina zabaltzen dela. Ura globo bat edo plastikozko poltsa bat bihurtuko balitz bezala da.