Zergatik agertzen da ostadarra? Zergatik ezin dugu ukitu?

Zergatik agertzen da ostadarra? Zergatik ezin dugu ukitu?

Euria egitean, edo egin berritan, eguzki-izpiak airean dilindan dauden ur-tantetan islatzen direlako. Tanta horiek zazpi koloretan deskonposatzen dute eguzki-argia, eta koloreok ordena berean agertzen dira beti: gorria, laranja, horia, berdea, urdina, anila eta morea. Eta ez, ostadarra ezin da ukitu: izan ere, argi-izpiz osatutako uztai argitsu bat baino ez da; eta ez bertatik zintzilik jar gaitezkeen arku sendo bat