Armiarma-sarea

Horra gizakiari beldur gehien ematen dion animalietako bat: armiarma. Beldur horrek badu bere izena: araknofobia. Intsektu horietako gehienek sei edo zortzi hanka izaten dituzte. Armiarma-sarea bere neurri bereko altzairuzko kable bat baino erresistenteagoa da! Batzuek diotenez, arkatz baten lodierako armiarma-sare bat aski litzateke hegan doan hegazkin bat bertan geldiarazteko. Sinestezina, ezta? Armiarma-sareen ehunarekin zauriak josteko hariak, salbamendu-jakak, biolin-sokak edo eskalatzeko soka fabrika daitezke. Armiarma batzuek batetik bestera joateko erabiltzen dute beren sarea, Spiderman bezala. Hori bai, haizeak lagunduta.