Jesus abenduko gau batean ―Belen herrian― jaio zela oroitarazteko jartzen dira. Tradizioaren arabera, Frantzisko Asiskoa Santuak eman zion hasiera ohiturari, 1223. urteko Eguberrietan. Lurralde Santura egindako bidaia batetik bueltan, ikusiak zituen tokikoak bezalako etxeak eraikiarazi eta pertsonaiak eginarazi zituen, miniaturan, bidaia haren oroigarri gisa. Izan ere, erabat txundituta utzi bide zuen bidaiak.